Zerbitzari seguruaren ziurtagiria
Gure web-domeinuak SSL ziurtagiri batez hornitzea eta erabiltzailearentzako gune seguru eta konfiantzazko gisa identifikatzea euskal administrazio eta enpresen sendotasunaren eta kudeaketa teknologiko onaren adierazgarri da.
Izenpek SSL ziurtagirien eskaintza zabala eskaintzen du, segurtasun digitalean liderra den Sectigo Ziurtapen Agintaritzarekin (CA) duen aliantzari esker. Horrek Izenperentzako ziurtagiri digitalak igortzen ditu SubCA propio batetik, eta gure entitateen edozein behar berme eta segurtasun osoz asetzeko aukera ematen du.
Izenpek web-ziurtagirien entitate eskatzaileen esku jartzen du aplikazio erraz hau, SSL ziurtagirien eskaera, kontrola eta ordainketa errazten dituena.
*Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu aplikazio honetan sartu ahal izateko.